XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Nola bizi ote daiteke poltsikorik gabe?Agian, kokoteraino zegoela konturatuko zen Marta andereñoa.
Edo, agian, eskertu nahi izango zion horrenbeste denboran geldi-geldi egoteagatik eta horren arrosa
Edo, agian, Enekorengan pentsatu zuen lehenbizi, besterik gabe.
Kontua da, dena delakoagatik, andereñoak Eneko aukeratu zuela idazkariari giltza itzultzeko.
- Eskerrik asko laguntzeagatik
- Begoña andereñoari eman behar diozu.
- Giltzaren zain dago.
- Eta itzul zaitez azkar!
Ikasgelako guztiek jaso zituzten buruak matematika-liburuetatik eta inbidiaz begiratu zioten Enekori.
Bera ikasgelatik irten zen, ateari danbateko ederra emanez.
Pasiloan pentsamendu bat izan zuen, pentsamendu bakarra: komunak!
Aurrera egin zuen astiro, zaratarik atera gabe.